Kide egin, ekarpena egin, lehen argitalpenak sostengatu.
Le royaume qui ne vient pas / Ez datorren erreinua argitalpen-elkarte independentea da.
Zure sostenguari esker, gure lehen argitalpenen itzulpena, zuzenketa, maketazioa, inprimaketa eta zabalkundea finantzatu ahal izanen ditugu, euskaraz eta frantsesez.
KIDE AKTIBO IZAN
Elkarteko kide aktibo izatea haren garapenean parte hartzea da: haren lan editoriala, linguistikoa eta kulturala iraunkorki sostengatzea. Urteko kotizazioa: 25 €
KIDE ONGILE IZAN
Ekarpen bakoitzak lehen argitalpenak gauzatzen laguntzen du, eta elkartearen independentzia materiala indartzen du.
Kide aktiboek urteko 25 €-ko kotizazioa ordaintzen dute. Kide ongileek, berriz, elkartea urtean 50 €-tik goitiko ekarpen libre baten bidez sostengatzen dute.
Bildutako dirua elkartearen behar konkretuetara bideratzen da: itzulpena, berrirakurketa, zuzenketa, eskubideei loturiko gastuak, maketazioa, inprimaketa, zabalkundea eta funtzionamendu-gastuak.
Le royaume qui ne vient pas / Ez datorren erreinua sostengatzea, Ipar Euskal Herrian pentsamendu kritikoari eta euskarari eskainitako argitalpen-espazio independente baten sorreran parte hartzea da.
