Testu kritikoak, euskarazko eta frantsesezko edizioak, tirada mugatuak.
Gure elebitasuna frantsesaren eta euskararen arteko testuen joan-etorrian gauzatzen da, testu bakoitzaren historia kontuan harturik. Itzulitako obrak harrera-hizkuntzan baizik ez dira argitaratzen; oraino nehon argitaratu gabeko obrak, aldiz, bi edizio bereizitan argitara daitezke, bata euskaraz eta bestea frantsesez.
Norabide horrek baieztatzen du euskara bete-betean pentsamendu kritiko garaikidearen hizkuntza dela, filosofia politikoko kontzeptu zorrotzenak hartzeko eta lantzeko gai. Gure argitalpenek gaur egungo menderakuntza-formak pentsatzeko balio duten testuak lehenesten dituzte, bereziki gai hauek lantzen dituztenak: merkantzia, espektakulua, abstrakzioa, biopolitika, zibernetika, bizitza-formak eta kapitalismo garaikidearen bilakaerak.