PARTE HARTU
Ez datorren erreinua / Le Royaume qui ne vient pas elkarte-argitaletxe bat da.
Bazkidetzak eta diru-laguntzak beharrezkoak dira argitaletxea garatzeko, baina baita itzulpenak, zuzenketak, elkarlanak, liburuen zabalkundea eta beste guneekin antolatutako topaketak ere.
Proiektuan parte hartzeko molde bat baino gehiago bada, beraz.
LAGUNDU
Argitaletxe bat ez da diruarekin bakarrik eraikitzen.
Gure lanetan parte hartu nahi dutenen ekarpenak ere ongietorriak dira: itzulpena, berrirakurketa, zuzenketa, maketa, zabalkundea edo argitaletxearen argitalpen eta jarduerei laguntzen ahal dien beste edozein gaitasun.
Laguntza puntuala izan daiteke, edo denboran iraun.
GONBIDATU GAITZAZUE
Liburu-dendek, elkarteek, kultur guneek edo bertze egiturek argitaletxea, liburu bat edo filosofia politikoko galdera bat aurkeztera gonbidatzen ahal gaituzte.
Topaketek molde desberdinak har ditzakete: aurkezpen bat, eztabaida bat, irakurketa bat edo elkarrekin adostutako gai baten inguruko solasaldia.
GUREKIN HARREMANETAN JARRI
Galdera bat, proposamen bat, parte hartzeko gogoa edo topaketa bat antolatzeko asmoa duzu?
Beheko formularioa erabil dezakezu edo helbide honetara idatzi:
contact@ezdatorrenerreinua.org
ARGITALETXEA SUSTENGATU
Bazkidetzaren bidez bildutako diruak zuzenean laguntzen du argitalpenak finantzatzen: itzulpena, zuzenketa, maketa, inprimaketa eta zabalkundea.
KIDE AKTIBOA — 25 €
Elkarteko kide izanez, haren jarduera eta argitalpen-proiektuen garapena epe luzean sustengatzen dituzu.
KIDE ONGILEA — 50 €-TIK GOITI
Argitaletxeari diru-laguntza handiagoa ekarri nahi diotenentzat.
HelloAssoren bidez bazkide egin edo sustengatu →